Baionako Hiriondo Ikastola

Polo Beyris Auzoan

Ikastolako historia

Baionako Hiriondo Ikastola, POLO bezala ezaguna dena, 1993tik da Polo Beyris auzoan. 40 urte baino gehiago dira jada euskarazko murgiltze eredua bultzatzen dugula!

Ongi etorri gure ikastolara, eskuragarri eta familiarra izan nahi duen ikastolara, idekia eta haurren garapena zaintzen duena.
Komunikazio erregulara dugu hari nagusia: haur eta erakasleen artean, langileekin, gurasoekin, eta kanpoko parte hartzaileekin. Biharko helduen loratzea da hezkuntza talde guziaren helburua, eskola mailan bai eta gizaki gisa orokorrean, eta beti ere, euskaraz !

Marie-Camille & Aitor

Hiriondo Ikastolako lehendakariak

Gure funtzionamendua

Euskara, ikastolako erakaskuntza hizkuntza

Baionako Hiriondo ikastola, beste ikastolak diren bezala, Seaska federakuntzaren elkarte moduko ikastetxea da, erakasle, langile eta guraso guziek kudeatzen dutena.

Haur hezkuntzatik 1. urteraino, irakaskuntza denbora osoki euskaraz iragaten da.
2. urtetik 5. urtera frantsesa progresiboki sartuko da irakaskuntza denboran, 5. urtean, zuen haurrek, bi hizkuntzak bat bestea bezain ongi menperatzeko helburuarekin.

Pedagogia eta kopuruak

Ikastolak 70 haur inguru ditu 9 hezkuntza
mailendako, 4 gelatan banaturik.

Haur bakoitzak bere nortasuna eta ikasteko manera berezia du, ikastolako erakasle eta langileek hori kontuan hartzen dugu. Zure haurra izaki berezi giza ikusten dugu, aktore, aktibo, sentsua bilatzen eta ematen duena. Pedagogia desberdinduak haur bakoitzaren berezitasuna kontuan hartzen du, hurbiltze-moduak dibertsifikatuz.

Pedagogia aktiboak haurra ekintzan ematen du (horrela du ulertzen, sortzen, aitzinatzeko ahala eskuratzen).

Ekipamendu bat ziklo bakoitzeko

Haur hezkuntza eta lehen maila : 3 ziklo, 2
espazio, 2 jostaleku banatuak.

Haur hezkuntzako 2,3,4 et 5. urtekoentzat :

  • Etzanaldirako gela, beharrezkoa baldin bada
    eta gurasoek hala nahi izanez gero.
  • Psikomotrizitate gela, aldi berean jolas gela
    izan daitekeena edota elkarretaratzeko gela. Gela honek ere, euri egunetan, txikien jostaldia barne hartzen du.
  • Kanpoko eta beraien adinera egokitutako
    jolasen ekipamendua duen jostalekua.

Lehen maila 1. , 2., 3., 4. eta 5. urtekoentzat:

  • Informatika gela
  • 2 aterpe, frontoi bat eta markatua duen zelai
    baten jostalekua.

Eskola Erritmoak

01

Klasea

Ttipienentzako etzanaldia

Bazkaria amaitu ondoren haur hezkuntzako haurrek etzanaldia egin dezakete horretara egokitutako eta erreserbatutako gela batean. Bakoitza bere erritmora esnatzen da…

Eskola irteerak

Urte guztian zehar, irteera ezberdinak egiten dira : baratzea, zinema, ikusgarri…
Urte bukaeran ikasle guziek urte osoan landutako gaiari buruzko ikusgarri batean eta egonaldi pedagogiko batean parte hartuko dute

02

Haurzaindegia

Askari ttipi bat proposatzen zaie haurrei 17.00tan (ogia, gasna …).

Haurrak ikastola huts egiten badu ikastola deitzea edo mezu baten igortzea galdegina zaizue abisatzeko. (8 t’erdiak aitzin)

03

Jantegia

Hiru zerbitzu bermatzen dira adin tartearen arabera, haurren erritmoa errespetatzearren :

Baionako Herriko Etxeak hornitzen ditu bazkariak, pentsa ezazue zuen haurren izena bertan ematea. Erreserbaketak haien webgunetik egiten dira. Menuak, on-line kontsultatu daitezke.

Komunikazioa & guraso taldeak

Oharrak emailez bidaltzen dira. Noiztenka dokumentu batzuk haurren karpetetan atzemango dituzue.
Gurasoen artean komunikatzeko gela bakoitzak
bere Whatsapp taldea du.

Aitamen inplikazioa ezinbestekoa da ikastolaren bizian. Hona hemen guraso batzordeen zerrenda.

Oinarrizko kuota

Hilabetero 9€ gutxienez eta 59€ gehienezko ekarpena haur bakoitzeko, familiaren QFaren arabera

Irteerak, eskolamateriala eta askariak finantzateko ekarpena

Hilabetero 3.55€ gutxienez eta 22.95€ gehienezko ekarpena haur bakoitzeko, familiaren QFaren arabera

Seaskako egutegiak eta herri urrats zozketarako txartelak saltzeko

➜ 8,70 € familia bakoitzeko (anai-arreba nagusia ikastolan bada)
➜ Egutegi eta txartelak salduz 8.70€ak errekuperatu daitezke.

Haurtzaindegia

➜ 10€ hilero zaindutako haur bakoitzagatik (1-8 erabilpen)
➜ 20€ hilero zaindutako haur bakoitzagatik (8 erabilpen baino gehiago)

Prezio horien muga posible da guraso guztiek hainbat salmenta antolatzeko egiten dituzten mobilizazioei esker, eta, horrela, ikastolaren aurrekontu-oreka laguntzen du, bildutako diru-sarrerei esker.